2020-03-03

MARTXOAK 8


MARTXOAK 8


Datorren igandean, Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ikastetxean aste honetan eta hurrengoan zehar ekintza ezberdinak egingo ditugu.

Herri mailan antolatzen diren ekitaldi ezbedinetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Giroa sortzen joateko, hemen doazkizue bi kanta.









KATERIK GABE KATEAN!!!

2020-02-14

OZTOPORIK EZ!!!

GAUR IKASTETXE GUZTIAK BIHAR OSPATUKO DEN NAZIOARTEKO HAUR MINBIZIAREN EGUNAREKIN BAT EGIN DUGU, OZTOPORIK EZ LEMAPEAN. 

2020-01-07

AZAROAK 25


Azaroak 25ean, Emakumeen aurkako indarkeriaren eguna ospatu genuen. 

Hemen duzue bertan dantzatutako abestiekin osatutako bidea.



2019-11-19

AZAROAK 25: EGITARAUA

HH eta LH 1 ziklorako
  • Pirritx eta porrotxen MARI MORE abestia eta bertsoak landuko dira (fitxa erabiliz, pasilotan murala egingo da mailaka)

  • ALERTA MOREKO ABESTIAREKIN, koreografia ikasi eta ondoren eskola guztiak patioan dantzatu. Eguraldi txarra balego frontoian.

LH 1., 2. ETA  3. Zikloetan
  • ALERTA MOREA taldearen abestia landu eta koreografia ikasi. Ondoren eskola guztiak patioan dantzatu. Eguraldi txarra balego frontoian.

  • LH3-4 mailan, abestian agertzen diren esaldiak kartulinatan idatzi eta arratsaldean dantza egiten dugunean hauek bistaratuko ditugu. Kartel hauek gero eskolako elkarbizitza panelean jarriko ditugu.

LH 3. Zikloan
  • “Volar” filma ikusi eta landu.

Eskolako sarrerek egun horretarako apaingarri berezia izango dute!!

Familiak ere gonbidatuta zaudete 15:45ean gurekin batera egun hau ospatzera. Ez ahaztu zuen kamiseta morea ekartzea!! 




AZAROAK 25


Aurten ere Azaroak 25 hurbiltzen ari denez, eskolan dantzatuko den "Alerta Morea" abestia gurekin batera dantzatzera gonbidatzen zaituztegu.

Hemen dituzue abestia eta koreografia:








Eta Haur Hezkuntzako 2 - 3 - 4 eta 5 urtekoek "MARI MORE" abestia dantzatuko dute:




Animo eta denok dantzatzera!!!

Mila esker Josebari koreografia asmatzen eskaini digun laguntzagatik!!



2019-09-23

2019-2020 IKASTURTEARI ONGI ETORRIA

Kaixo familia, 

Urtero bezala blog honetan gure taldearen berri izango duzue. Ikasturtean zehar hainbat ekintza antolatuko ditugu eta zuen parte hartzea ezinbestekoa zaigu. 

 Ikasturte ona izan.


2019-04-03

NAZIO ARTEKO AUTISMOAREN EGUNA APIRILAK 2

GAUR APIRILAK 2 NAZIOARTEKO AUTISMOAREN EGUNAREKIN BAT EGIN DUGU ESKOLAN. IKUSI IKUSI!




!

2019-03-15

MARTXOAK 8 "ZAINTZAK PLAZARA"

Martxoak 8arekin bat eginez gelatan lanketa berezi bat egin dugu. Ikasleei hainbat betebehar aurkeztu dizkiegu eta hauek beraien etxean nork betetzen duen jaso dugu. Lanketa honen informazioa eskolako atarian daukazue.

2019-02-22

NAZIOARTEKO HAUR MINBIZIA EGUNA ETA ASPANOGI

OTSAILAREN 15EAN  NAZIOARTEKO HAUR MINBIZIAREN EGUNAREKIN BAT EGIN GENUEN. EGUN HAU APROBETXATUZ ASPANOGIRI AZOKA SOLIDARIOAN BATUTAKO DIRUA EMAN GENIEN.

2019-01-23

ESKERRIK ASKO!



Kaixo familia:

Joan zen ostiralean egindako AZOKA SOLIDARIOAN zuen laguntzari esker lortutako diru kopurua 2100 € takoa izan da. Hori gauzatzeko lagundu duzuen guztioi mila esker.
Aurrerago, Aspanogi elkarteko ordezkari eta El Ouafi familiarekin elkartuko gara azokan bildutako dirua emateko.
Berriro ere eskerrik asko familia, Domingo Agirreko ikasle, Olazabal institutuko ikasle eta irakasle eta azokara hurbildu zineten herritar guztiak egun honetan gurekin egoteagatik.

DOMINGO AGIRREKO ELKARBIZITZA TALDEA








2018-12-19

AZOKA SOLIDARIOA





AZOKA SOLIDARIOA
                              
Kaixo familia:

Aurten ere Azoka Solidarioa antolatzeko asmoa dugu. Beraz, egoera onean eta soberan dituzuen jostailu, ipuin, CD, DVD eta  mahai jolasak  jasotzen hasiko gara.  Datorren astelehenean, abenduak 17 eta asteartean abenduak 18, arratsaldeko 16,00etatik  16,30etara eskolako bigarren solairuan dagoen bideo gelan jasoko ditugu.

Hurrengo astean  etorri ezin duzuenontzat,  urtarrilean beste bilketa egun batzuk jarriko ditugu. 

OHARRA: aurten arropa, etxe tresna eta horrelakorik ez dugu onartuko.

Agur eta mila esker aldez aurretik

ELKARBIZITZA DEFINIZIOA

Aurten aukeratutako soportea Eguzki Lorea izan da. Aurreko urtetan bezala ikasle bakoitzak bere proiekto propioa eginda eramango du eta gelaka bat osatuko dugu.

AZAROAK 25


AZAROAK 25 PROPOSAMENA: AZAROAREN 23 AN OSPATUKO DA.


       H.H. ETA L.H1

“Derrigorrezko musurik ez” ipuina landu eta gaiarekin lotutako marrazkiak egin.

L.H 2 

“Lo Malo” abestiaren bertsioa(  MADDALEN ARZALLUS) abestiaren letra landu eta abestu. Eskola globo morez apaindu.

L.H 3
Beheko pasiloan “INDARKERIAREN EGUTEGIA” osatu,  gaiarekin zerikusia duten albisteak inguruan itsatsiz. 

AZAROAK 23 AN ARRATSALDEKO 15:30 ETAN FUTBOL ZELAIAN GURASO, IRAKASLE ETA IKASLEAK ELKARTUKO GARA KAMISETA MOREA JANTZITA.
LURREAN “EZ, EZ DA!” LELOA IDATZITA EGONGO DA LETRA HANDIEKIN ETA HAUEN BARRUAN KOKATUKO GARA ARGAZKIA ATERATZEKO.

EZ HIZKIA: LH1
DA HIZKIA: LH2
EZ HIZKIA: LH3
HARRIDURA IKURRA: HH


2018-2019 IKASTURTEA

Urtero bezala Elkarbizitza-Hezkidetza taldean lanean hasiak gaude eta zenbait ekintza aurrera eraman ditugu. Blog honetan hauen berri izango duzue!!

2017-03-21

MARTXOAK 8

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna ospatu genuen. Hemen dituzue kalejiran eta txokolatadan ateraratako hainbat argazki.

2017-02-14

AZAROAK 25 MURALA



BIZITZAREN MOTORRA MAITASUNA DA






http://www.kizoa.es/Editar-Videos-Movie-Maker/d95949207k1919915o1l1/azaroaren-25

MILA ESKER DENOI ZUEN LAGUNTZARENGATIK ETA MURAL HONEN PARTE IZATEAGATIK!!!

2016-12-20

ARATZ ARMENDARIZEN BISITA

2016-12-02

AZOKA SOLIDARIOA


Aurreko ostiralean, hilak 18, Domingo Agirre eskolak "Elkartasun azoka" ospatu zuen.

Ekarritako guztia: jostailuak, arropak, liburuak, etxeko tresnak...erez saldu ziren.

Herriko jendeak oso erantzun ona eman zuen.

Jasotako dirua Aratz Aldai umeari laguntzeko da.

Eskolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu partehartzaile guztiei: guraso, laguntzaile, ikasle, irakasle...

Agur!






















2016-11-11

ARATZ ALDAI



HEMEN DAUKAGU GURE ARATZEN ARGAZKIA