2016-12-20

ARATZ ARMENDARIZEN BISITA

2016-12-02

AZOKA SOLIDARIOA


Aurreko ostiralean, hilak 18, Domingo Agirre eskolak "Elkartasun azoka" ospatu zuen.

Ekarritako guztia: jostailuak, arropak, liburuak, etxeko tresnak...erez saldu ziren.

Herriko jendeak oso erantzun ona eman zuen.

Jasotako dirua Aratz Aldai umeari laguntzeko da.

Eskolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu partehartzaile guztiei: guraso, laguntzaile, ikasle, irakasle...

Agur!






















2016-11-11

ARATZ ALDAI



HEMEN DAUKAGU GURE ARATZEN ARGAZKIA





2016-11-09

AZOKA SOLIDARIOA

AZAROAREN 18AN AZOKA SOLIDARIOA OSPATUKO DUGU BERRIRO, ANIMATU ETA ESKOLARA EKARRI ESKATUTAKOA. AURTEN ARATZEN ALDE LAN EGINGO DUGU.

MILA ESKER ZUEN LAGUNTZARENGATIK.



ELKARBIZITZAKO HELBURUAK

ELKARBIZITZA PROIEKTUA


     Hezkuntza prozesuan, eskolako kide guztien partaidetza aktiboa beharrezkoa da gure eguneroko harremanak egokiak eta aberatsak izateko, giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioak errespetatzeko eta berdintasun harremanak sustatzeko, mota guztietako bazterketak eta aurre-iritziak gaindituz.
    

Aurtengo ikasturterako honako helburuak eta ekintzak finkatu ditugu:

Ø  Mailako tutoretza saioetan egiten diren ekintzak asteko programaketa digitalizatuetan jasotzea.
Ø  Taldeen kohesioa, adostokiaren erabilera eta gatazken ebazpenerako estrategien lanketa indartzea eta sendotzea ziklo guztietan.
Ø  Elkarbizitza positiboaren definizioa lantzeko euskarria sortzea.
Ø  Emakume eta gizonezkoen arteko rol desberdintasunen inguruko aurre-iritziak gainditzen laguntzea.
Ø  Berdintasunaren inguruan eskola komunitate osoa sentsibilizatzea. Helburu honekin, azaroaren 25ean, “Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna” ospatuko dugu eta martxoaren 8an, Emakumearen nazioarteko eguna.
Ø  Genero indarkeria eta sexismoak eragindako indarkeria mota guztiak identifikatu eta prebenitzeko ikasleak prestatzea.
Ø  Aniztasun guztiak onartuz, elkarrekin bizitzeko pertsonak heztea.
Ø  Elkarbizitza/Hezkidetza gaiaren inguruan burutzen diren lanekin eskola apaintzea.
Ø  Hezkuntza komunitate osoaren harreman positiboak sustatzeko jarduerak proposatzea: jostun tailerra, elkar-lanean eskolako hainbat lan burutzea (konponketak, margoketak…)…
Ø  Elkarbizitza/Hezkidetza astea antolatzea. Aurten Martxoaren 27-31 burutuko dugu.
Ø  Elkarbizitza/ Hezkidetza azken festa eta bazkaria, ekainaren 3an, larunbata, eskola komunitateko partaide guztiei zabaldua.
Ø  Ikasleak hurbileko eta urruneko egoerekin sentsibilizatzea eta elkartasun ekintzetan parte hartzea bultzatzea: Saharako bilketa, Siriarako eskola materiala eta erropa, SOS afrika..
Ø  “Azoka Solidarioa” azaroaren 18an antolatuko da. Eguraldi ona bada Laubide kalean eta txarra eginez gero Azokako arkupetan.
Ø  Elkarbizitza Planaren ezagutza ziurtatzea ikastetxera datozen partaide berri guztiei.
Ø  Elkarbizitza/Hezkidetza bloga eguneratua izatea..




IKASTURTE BERRIA!

KAIXO LAGUNOK! HEMEN GAITUZUE BERRIRO LANEAN HASTEKO PREST!