2019-11-19

AZAROAK 25: EGITARAUA

HH eta LH 1 ziklorako
  • Pirritx eta porrotxen MARI MORE abestia eta bertsoak landuko dira (fitxa erabiliz, pasilotan murala egingo da mailaka)

  • ALERTA MOREKO ABESTIAREKIN, koreografia ikasi eta ondoren eskola guztiak patioan dantzatu. Eguraldi txarra balego frontoian.

LH 1., 2. ETA  3. Zikloetan
  • ALERTA MOREA taldearen abestia landu eta koreografia ikasi. Ondoren eskola guztiak patioan dantzatu. Eguraldi txarra balego frontoian.

  • LH3-4 mailan, abestian agertzen diren esaldiak kartulinatan idatzi eta arratsaldean dantza egiten dugunean hauek bistaratuko ditugu. Kartel hauek gero eskolako elkarbizitza panelean jarriko ditugu.

LH 3. Zikloan
  • “Volar” filma ikusi eta landu.

Eskolako sarrerek egun horretarako apaingarri berezia izango dute!!

Familiak ere gonbidatuta zaudete 15:45ean gurekin batera egun hau ospatzera. Ez ahaztu zuen kamiseta morea ekartzea!! 




AZAROAK 25


Aurten ere Azaroak 25 hurbiltzen ari denez, eskolan dantzatuko den "Alerta Morea" abestia gurekin batera dantzatzera gonbidatzen zaituztegu.

Hemen dituzue abestia eta koreografia:








Eta Haur Hezkuntzako 2 - 3 - 4 eta 5 urtekoek "MARI MORE" abestia dantzatuko dute:




Animo eta denok dantzatzera!!!

Mila esker Josebari koreografia asmatzen eskaini digun laguntzagatik!!