2019-11-19

AZAROAK 25: EGITARAUA

HH eta LH 1 ziklorako
  • Pirritx eta porrotxen MARI MORE abestia eta bertsoak landuko dira (fitxa erabiliz, pasilotan murala egingo da mailaka)

  • ALERTA MOREKO ABESTIAREKIN, koreografia ikasi eta ondoren eskola guztiak patioan dantzatu. Eguraldi txarra balego frontoian.

LH 1., 2. ETA  3. Zikloetan
  • ALERTA MOREA taldearen abestia landu eta koreografia ikasi. Ondoren eskola guztiak patioan dantzatu. Eguraldi txarra balego frontoian.

  • LH3-4 mailan, abestian agertzen diren esaldiak kartulinatan idatzi eta arratsaldean dantza egiten dugunean hauek bistaratuko ditugu. Kartel hauek gero eskolako elkarbizitza panelean jarriko ditugu.

LH 3. Zikloan
  • “Volar” filma ikusi eta landu.

Eskolako sarrerek egun horretarako apaingarri berezia izango dute!!

Familiak ere gonbidatuta zaudete 15:45ean gurekin batera egun hau ospatzera. Ez ahaztu zuen kamiseta morea ekartzea!! 




AZAROAK 25


Aurten ere Azaroak 25 hurbiltzen ari denez, eskolan dantzatuko den "Alerta Morea" abestia gurekin batera dantzatzera gonbidatzen zaituztegu.

Hemen dituzue abestia eta koreografia:








Eta Haur Hezkuntzako 2 - 3 - 4 eta 5 urtekoek "MARI MORE" abestia dantzatuko dute:




Animo eta denok dantzatzera!!!

Mila esker Josebari koreografia asmatzen eskaini digun laguntzagatik!!



2019-09-23

2019-2020 IKASTURTEARI ONGI ETORRIA

Kaixo familia, 

Urtero bezala blog honetan gure taldearen berri izango duzue. Ikasturtean zehar hainbat ekintza antolatuko ditugu eta zuen parte hartzea ezinbestekoa zaigu. 

 Ikasturte ona izan.


2019-04-03

NAZIO ARTEKO AUTISMOAREN EGUNA APIRILAK 2

GAUR APIRILAK 2 NAZIOARTEKO AUTISMOAREN EGUNAREKIN BAT EGIN DUGU ESKOLAN. IKUSI IKUSI!




!

2019-03-15

MARTXOAK 8 "ZAINTZAK PLAZARA"

Martxoak 8arekin bat eginez gelatan lanketa berezi bat egin dugu. Ikasleei hainbat betebehar aurkeztu dizkiegu eta hauek beraien etxean nork betetzen duen jaso dugu. Lanketa honen informazioa eskolako atarian daukazue.

2019-02-22

NAZIOARTEKO HAUR MINBIZIA EGUNA ETA ASPANOGI

OTSAILAREN 15EAN  NAZIOARTEKO HAUR MINBIZIAREN EGUNAREKIN BAT EGIN GENUEN. EGUN HAU APROBETXATUZ ASPANOGIRI AZOKA SOLIDARIOAN BATUTAKO DIRUA EMAN GENIEN.

2019-01-23

ESKERRIK ASKO!



Kaixo familia:

Joan zen ostiralean egindako AZOKA SOLIDARIOAN zuen laguntzari esker lortutako diru kopurua 2100 € takoa izan da. Hori gauzatzeko lagundu duzuen guztioi mila esker.
Aurrerago, Aspanogi elkarteko ordezkari eta El Ouafi familiarekin elkartuko gara azokan bildutako dirua emateko.
Berriro ere eskerrik asko familia, Domingo Agirreko ikasle, Olazabal institutuko ikasle eta irakasle eta azokara hurbildu zineten herritar guztiak egun honetan gurekin egoteagatik.

DOMINGO AGIRREKO ELKARBIZITZA TALDEA