2019-11-19

AZAROAK 25: EGITARAUA

HH eta LH 1 ziklorako
  • Pirritx eta porrotxen MARI MORE abestia eta bertsoak landuko dira (fitxa erabiliz, pasilotan murala egingo da mailaka)

  • ALERTA MOREKO ABESTIAREKIN, koreografia ikasi eta ondoren eskola guztiak patioan dantzatu. Eguraldi txarra balego frontoian.

LH 1., 2. ETA  3. Zikloetan
  • ALERTA MOREA taldearen abestia landu eta koreografia ikasi. Ondoren eskola guztiak patioan dantzatu. Eguraldi txarra balego frontoian.

  • LH3-4 mailan, abestian agertzen diren esaldiak kartulinatan idatzi eta arratsaldean dantza egiten dugunean hauek bistaratuko ditugu. Kartel hauek gero eskolako elkarbizitza panelean jarriko ditugu.

LH 3. Zikloan
  • “Volar” filma ikusi eta landu.

Eskolako sarrerek egun horretarako apaingarri berezia izango dute!!

Familiak ere gonbidatuta zaudete 15:45ean gurekin batera egun hau ospatzera. Ez ahaztu zuen kamiseta morea ekartzea!!