Hezkuntza
prozesuan, eskolako kide guztien partaidetza aktiboa beharrezkoa da gure
eguneroko harremanak egokiak eta aberatsak izateko, giza eskubideak eta
bizikidetza demokratikoaren printzipioak errespetatzeko eta berdintasun
harremanak sustatzeko, mota guztietako bazterketak eta aurre-iritziak
gaindituz.
Aurtengo ikasturterako honako helburuak eta
ekintzak finkatu ditugu:
Ø Mailako tutoretza saioetan egiten diren ekintzak asteko programaketa
digitalizatuetan jasotzea.
Ø Taldeen kohesioa, adostokiaren erabilera eta gatazken ebazpenerako
estrategien lanketa indartzea eta sendotzea ziklo guztietan.
Ø Elkarbizitza positiboaren definizioa lantzeko euskarria sortzea.
Ø Emakume eta gizonezkoen arteko rol desberdintasunen inguruko
aurre-iritziak gainditzen laguntzea.
Ø Berdintasunaren inguruan eskola komunitate osoa sentsibilizatzea. Helburu
honekin, azaroaren 25ean, “Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna”
ospatuko dugu eta martxoaren 8an, Emakumearen nazioarteko eguna.
Ø Genero indarkeria eta sexismoak eragindako indarkeria mota guztiak
identifikatu eta prebenitzeko ikasleak prestatzea.
Ø Aniztasun guztiak onartuz, elkarrekin bizitzeko pertsonak heztea.
Ø Elkarbizitza/Hezkidetza gaiaren inguruan burutzen diren lanekin eskola
apaintzea.
Ø Hezkuntza komunitate osoaren harreman positiboak sustatzeko jarduerak
proposatzea: jostun tailerra, elkar-lanean eskolako hainbat lan burutzea
(konponketak, margoketak…)…
Ø Elkarbizitza/Hezkidetza astea antolatzea. Aurten Martxoaren 27-31
burutuko dugu.
Ø Elkarbizitza/ Hezkidetza azken festa eta bazkaria, ekainaren 3an,
larunbata, eskola komunitateko partaide guztiei zabaldua.
Ø Ikasleak hurbileko eta urruneko egoerekin sentsibilizatzea eta elkartasun
ekintzetan parte hartzea bultzatzea: Saharako bilketa, Siriarako eskola
materiala eta erropa, SOS afrika..
Ø “Azoka Solidarioa” azaroaren 18an antolatuko da. Eguraldi ona bada
Laubide kalean eta txarra eginez gero Azokako arkupetan.
Ø Elkarbizitza Planaren ezagutza ziurtatzea ikastetxera datozen partaide
berri guztiei.
Ø Elkarbizitza/Hezkidetza bloga eguneratua izatea..