2016-11-11

ARATZ ALDAI



HEMEN DAUKAGU GURE ARATZEN ARGAZKIA





2016-11-09

AZOKA SOLIDARIOA

AZAROAREN 18AN AZOKA SOLIDARIOA OSPATUKO DUGU BERRIRO, ANIMATU ETA ESKOLARA EKARRI ESKATUTAKOA. AURTEN ARATZEN ALDE LAN EGINGO DUGU.

MILA ESKER ZUEN LAGUNTZARENGATIK.



ELKARBIZITZAKO HELBURUAK

ELKARBIZITZA PROIEKTUA


     Hezkuntza prozesuan, eskolako kide guztien partaidetza aktiboa beharrezkoa da gure eguneroko harremanak egokiak eta aberatsak izateko, giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioak errespetatzeko eta berdintasun harremanak sustatzeko, mota guztietako bazterketak eta aurre-iritziak gaindituz.
    

Aurtengo ikasturterako honako helburuak eta ekintzak finkatu ditugu:

Ø  Mailako tutoretza saioetan egiten diren ekintzak asteko programaketa digitalizatuetan jasotzea.
Ø  Taldeen kohesioa, adostokiaren erabilera eta gatazken ebazpenerako estrategien lanketa indartzea eta sendotzea ziklo guztietan.
Ø  Elkarbizitza positiboaren definizioa lantzeko euskarria sortzea.
Ø  Emakume eta gizonezkoen arteko rol desberdintasunen inguruko aurre-iritziak gainditzen laguntzea.
Ø  Berdintasunaren inguruan eskola komunitate osoa sentsibilizatzea. Helburu honekin, azaroaren 25ean, “Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna” ospatuko dugu eta martxoaren 8an, Emakumearen nazioarteko eguna.
Ø  Genero indarkeria eta sexismoak eragindako indarkeria mota guztiak identifikatu eta prebenitzeko ikasleak prestatzea.
Ø  Aniztasun guztiak onartuz, elkarrekin bizitzeko pertsonak heztea.
Ø  Elkarbizitza/Hezkidetza gaiaren inguruan burutzen diren lanekin eskola apaintzea.
Ø  Hezkuntza komunitate osoaren harreman positiboak sustatzeko jarduerak proposatzea: jostun tailerra, elkar-lanean eskolako hainbat lan burutzea (konponketak, margoketak…)…
Ø  Elkarbizitza/Hezkidetza astea antolatzea. Aurten Martxoaren 27-31 burutuko dugu.
Ø  Elkarbizitza/ Hezkidetza azken festa eta bazkaria, ekainaren 3an, larunbata, eskola komunitateko partaide guztiei zabaldua.
Ø  Ikasleak hurbileko eta urruneko egoerekin sentsibilizatzea eta elkartasun ekintzetan parte hartzea bultzatzea: Saharako bilketa, Siriarako eskola materiala eta erropa, SOS afrika..
Ø  “Azoka Solidarioa” azaroaren 18an antolatuko da. Eguraldi ona bada Laubide kalean eta txarra eginez gero Azokako arkupetan.
Ø  Elkarbizitza Planaren ezagutza ziurtatzea ikastetxera datozen partaide berri guztiei.
Ø  Elkarbizitza/Hezkidetza bloga eguneratua izatea..




IKASTURTE BERRIA!

KAIXO LAGUNOK! HEMEN GAITUZUE BERRIRO LANEAN HASTEKO PREST!



2015-03-24

2015-03-12

BERDINTASUNAREN ALDE

Elkarbizitza astea aurrera doalarik, hona hemen berdintasunari buruzko ausnarketa egiteko 
egokiak diren zenbait liburu. 


LIBURUEN ZERRENDA:  El dedo mágico - El secreto de aita / Aitaren sekretoa - Nik eserita egiten dut. Eta zer? -  NIre aita etxekoandrea da. Eta zer? - Niri ez zait futbola gustatzen. Eta zer? - Urdaburutarrak - Marixorren deskuidoak - Arturo eta Klementina - Derrigorrez musurik ez / Ni un besito a la fuerza - Elmer - Bonobo betaurrekodunen benetako historia - Arrosa eta leuna.


Adibide gisa ikus ezazue bigarren zikloan ikasleekin landu dugun "Urdaburutarrak"


2014-11-20

HEZKIDETZA

GENERO INDARKERIAREN KONTRAKO

 NAZIOARTEKO EGUNA


AZAROAK  25


2014-06-03

AMAIERA



2014-06-01

2014-05-31

ELKARBIZITZA ASTEA "ANIZTASUN SEXUALA" HH 5

HAUR  HEZKUNTZA  5 URTE

FILMA : "PAPA' S  BOY"
FILMA IKUSI
Iraupena: 3 minutu

Laburpena: 
Sagu gazte batek dantza egin nahi du, haren aita ez dago batere ados semearekiko dituen genero-espektatibak aldatzearekin. Aitak semea "gizon" bat izan dadin nahi du eta boxeoa aukera dezan animatzen du. Gazteari boxeoa ez zaio asko gustatzen eta aitak gero eta desengainu handiagoa hartzen du semearekin, harik eta semeak familia katu baten erasotik libratzen duen arte, hain zuzen, dantzaren bitartez. Horrela, aitak aldatu egiten du bere ikuspegia eta semeaz zuen iritzia.

Resumen

Un ratón joven quiere bailar, pero su padre no está conforme en absoluto con que cambie las expectativas de género que tiene respecto a aquel. El padre quiere que su hijo sea un “hombre” y le anima a decantarse por el boxeo. Al chico no le entusiasma y el padre está cada vez más decepcionado con su hijo, hasta que el chico salva a la familia del ataque de un gato a través del baile, lo cual cambia la percepción del padre y su opinión sobre su hijo.

Gai nagusiak:
  • Estereotipoak
  • Genero-espektatibak
  • Norberaren zoriona
  • Desberdintasunaren onarpena
  • Nahi duena lortzeko iraunkortasuna eta erabakitasuna.

Temas principales



  • Estereotipos
  • Expectativas de género
  • Felicidad personal
  • Perseverancia y determinación en lo que se desea
  • La aceptación de lo diferente.

ELKARBIZITZA ASTEA "ANIZTASUN SEXUALA" LH1

LEHEN  HEZKUNTZA 1go. ZIKLOA

FILMA : "MOBILE"
Iraupena: 6 minutu

Laburpena: Behi bat mugikari baten alde batean zintzilika dago. Beste aldean, gainontzeko animalia guztiak daude. Behiak lagun bat izan nahi du, uko egiten ez dion bakarra sagutxo bat da....

Resumen

Una vaca cuelga en solitario en un lado de un móvil. Del otro lado están todos los demás animales. La vaca desea realmente tener un amigo, el único que no la rechaza es un ratoncito…

Gai nagusiak:
  • Estereotipoak
  • Estereotipoak maitasunean eta giza harremanetan.
  • Oztopoak gainditzea eta nork bere eskubideen alde borrokatzea.
  • Nahi duena lortzeko iraunkortasuna eta erabakitasuna.

Temas principales

  • Estereotipos 
  • Estereotipos en el amor y las relaciones humanas
  • Perseverancia y determinación en lo que se desea
  • Superación de dificultades y lucha por los derechos propios

ELKARBIZITZA ASTEA "ANIZTASUN SEXUALA" LH2

LEHEN  HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

FILMA : "STICKS AND STONES"
Iraupena: 17 minutu

Laburpena:
Dokumental labur hori Kanadan egin zen 2001ean eta haurrei, hezitzaileei, irakasleei eta gurasoei zuzenduta dago.
Izenburuak ingelesezko haurren ohiko errima bati egiten dio erreferentzia: “Sticks and stones/ Will break my bones/ But names will never hurt me”. (Hitzez hitz, hauxe esan nahi du: makilek eta harriek hezurrak puskatuko dizkidate baina hitzek sekula ez naute minduko). Errima horrek adore ematen die iseken biktimei ezer gertatu ez balitz bezala jokatzeko.
Filmean, Vancouver eta Torontoko lehen hezkuntzako ikastetxe batzuetako 5 eta 12 urte bitarteko haurrak agertzen dira. Haiek azaltzen dute zer sentitu zuten norbaitek iseka edo eraso egin zien bakoitzean, beraiei edo beren familiei. Haur horiek familia-testuinguru ezberdinetatik datoz eta bazterkeriaren aurkako eskola jarduera batean elkarrizketatzen dituzte. Ikusleari gogoeta zorrotza eskaintzen diote jazarpenari eta aniztasuna ez onartzeari buruz, bereziki generoaren ohiko rolak urratzeaz edo homosexualitateaz ari garenean.

Resumen

Este documental corto se realizó en Canadá en 2001 y se dirige a niños, niñas, profesionales de la educación, profesorado, padres y madres.
El título hace referencia a una rima tradicional infantil inglesa: “Sticks and stones/ Will break my bones/ But names will never hurt me”. (Literalmente significa lo siguiente: Palos y piedras/ Me romperán los huesos,/ Pero las palabras jamás conseguirán herirme). Esta rima alienta a las víctimas de las burlas a actuar como si no hubiera pasado nada.
En la película, niños y niñas de entre 5 y 12 años, de centros de primaria en Vancouver y Toronto, describen cómo se sintieron cada vez que alguien les tomaba el pelo o los atacaba, a ellos o a sus familias. Los chicos y chicas proceden de distintos contextos familiares y son entrevistados durante una actividad escolar contra la discriminación, ofreciendo una reflexión perspicaz sobre la práctica del acoso y la no-aceptación de la diversidad, en especial cuando se trata de la violación de los papeles tradicionales de género y de la homosexualidad.

Gai nagusiak

  • Familia homoparentalak
  • Estereotipoa
  • Irainak
  • Familia

Temas principales


  • Familias homoparentales
  • Estereotipos

ELKARBIZITZA ASTEA "ANIZTASUN SEXUALA" LH3

LEHEN  HEZKUNTZA 3. ZIKLOA

FILMA : "SHARK  BAIT"



Iraupena: 10 minutu

Laburpena:
Erlenderk bere ikaskideen jazarpena jasaten du bere anaia gay delako. Bere irakasleak ez daki egoera horren berri eta Erlendek ez dio laguntzarik eskatzen. Harrapaketan jolastu ondoren, eraso umilagarri bat jasaten du. Erlenden anaiak aurreiritziengatik sufritu du eta bere burua defendatzeko borrokatu behar izan du. Haren ustez, Erlendek indarkeriaren eta mendekuaren bidez konpondu behar du egoera hori. Egun batean, erasotzaileetako bat jazarpena gauzatu bitartean harrapatzen du eta atxiki egiten du, orduan, Erlend hura jotzera animatzen du. Azkenean, Erlendek ez du onartzen bere anaiaren konponbidea eta norberaren balioak defendatzeak duen garrantzia erakusten dio.Hori baieztatzeko, bere anaiari besarkada bat ematen dio.

Resumen

Erlend sufre acoso de sus compañeros homófobos por tener un hermano gay. Su profesor no está al corriente de la situación y Erlend no le pide ayuda. Después de jugar al pilla pilla, recibe un ataque humillante. El hermano de Erlend ha sufrido por los prejuicios y literalmente se ha peleado para defenderse. En su opinión, Erlend tiene que resolver la situación mediante la violencia y la venganza. Un día descubre a uno de los acosadores en acción y le retiene, animando a Erlend a pegarle.
Al final, Erlend rechaza la solución de su hermano y le demuestra la importancia de defender los valores propios. Le da un abrazo a su hermano como afirmación
.



Gai nagusiak

  • Estereotipoak
  • Jazarpena
  • Homofobia
  • Kideen arteko harremanak
  • Indarkeria
  • Gatazken konpontzea

Temas principales

  • Estereotipos
  • Acoso 
  • Homofobia
  • Insultos
  • Relaciones entre iguales
  • Violencia
  • Resolución de conflictos

2014-03-28

AZOKA SOLIDARIOA - APIRILAK 4











    
            






  

2012-05-21

GURE SEME-ALABEEKIN KOMUNIKAZIOA







Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko zenbait hausnarketa eta jarraibide aurrebabesteko.
(Klikatu irudian dokumentua ikusteko)




2012-03-16

BESARKAGRAMA

5 urteko gelako haurrek ostiralero jolas kooperatiboak egiten dituzte. Honen helburua beraien arteko lankidetza, kooperazioa eta talde kohesia lantzea da. Joku hauetako batean ateratako argazkiez  gozatu.
       " ASKOZ ERE DIBERTIGARRIAGOAK DIRA"
" EZ DU INORK GALTZEN" 
"HOBETO SENTITZEN GARA"
"DENAK ONDO GAUDE ETA POZIK AMAITZEN DUGU"



Todos los viernes los alumnos-as de 5 años trabajan mediante juegos cooperativos, con el objetivo de impulsar el trabajo en común, la cooperación y la cohesión del grupo. Disfrutad de las fotos realizadas en una de estas actividades.
"SON MUCHO MÁS DIVERTIDOS"
"NO PIERDE NADIE"
"NOS SENTIMOS MEJOR"
"TODOS NOS SENTIMOS MEJOR Y ACABAMOS MÁS CONTENTOS"


2012-03-13

ELKARBIZITZAKO KAMISETA

Gogoratu, Ekainak 2an Elkarbizitzako festa egunean erabili ohi dugun kamiseta eskuratzeko aukera dugu berriro ere. Animatu eta Martxoaren 27a baino lehen eskaera orria bete eta eskolara ekarri.

Recordad, que de nuevo tenemos la posibilidad de hacernos con la camiseta de Elkarbizitza para la fiesta que se celebrará el día 2 de Junio. Animaos y hacernos llegar el impreso que habeís recibido antes del 27 de Marzo.

2012-03-06

4 URTEKO IKASLEEN GURASO-BILERA

Hemen aurkezten dizuegu bilera honetarako egin zuten deialdia eta bertaratu zirenen argazkiak.

Ea hurrengo bilerarako partaide gehiago biltzen garen!!! Martxoak 28an bilduko gara eta aldez aurretik deialdia zabalduko da.

Os presentamos la convocatoria de la última reunión que hicieron los padres de los-as alumnos-as de cuatro años y las fotos que nos se sacaron los que se reunieron.

Animaos y a ver si para la próxima aumenta el número de partícipes! Nos juntaremos el próximo 28 de Marzo para lo cual ya os avisaremos con antelación. 

Kaixo familia!
Elkarbizitza Batzordetik, HH4 mailako gurasoekin martxan jarri dugun proiektu berri batera gonbidatzen zaituztegu, “MERIENDA LAGUNARTEAN”.Datorren Osteguna, Martxoak 1, arratsaldeko 7retan jangela txikira hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan aurreko bileran adostu zen gaiaren inguruan hasiko da tertulia, “ Arantzazuko eskolatik, Domingo Agirre eskolara 4urteekin ematen den saltoa” .Interesgarria irudituko zaizuelakoan gure seme-alabek egoera berri honetan ikusirik, bizi izan ditugun momentuak agertzea, parte hartzera animatzen zaituztegu. Gogoratu gurasoen bilgunea izango dela, beraz, umeak etxean utzi goxo-goxo! MERIENDA egongo da!
Desde la comisión de Elkarbizitza se os invita a participar, a todos los padres y madres con alumnos-as en HH4, en un nuevo proyecto que hemos puesto en marcha, "Merienda en compañía".
Por ello, se os invita a una reunión el día 1 de Marzo a las 19h en el comedor pequeño de la escuela. Tal como se acordó en la reunión anterior, en la misma comenzaremos hablando de los momentos que nuestros hijos-as y nosotros-as hemos vivido en “El transito de la escuela de Aranzazu a Domingo Agirre a los 4 años”. Esperamos que os parezca interesante y os animéis a participar. Recordad que es un encuentro para padres y madres, dejad a los niños-as a gustito en casa y veniros! Habrá merienda!






2012-03-01

DEFINIZIOA

ELKARBIZITZA definizioa lantzeko erabili ditugun eredu ezberdinak azken urteetan.

Os presentamos los diferentes modelos que hemos utilizado para trabajar a lo largo de los últimos años la definición de CONVIVENCIA.