2020-02-14
OZTOPORIK EZ!!!
GAUR IKASTETXE GUZTIAK BIHAR OSPATUKO DEN NAZIOARTEKO HAUR MINBIZIAREN EGUNAREKIN BAT EGIN DUGU, OZTOPORIK EZ LEMAPEAN.
2020-01-07
AZAROAK 25
Azaroak 25ean, Emakumeen aurkako indarkeriaren eguna ospatu genuen.
Hemen duzue bertan dantzatutako abestiekin osatutako bidea.
2019-11-26
2019-11-19
AZAROAK 25: EGITARAUA
HH
eta LH 1 ziklorako
LH 1., 2. ETA 3. Zikloetan
LH 3. Zikloan
Eskolako sarrerek egun horretarako apaingarri berezia izango dute!!
Familiak ere gonbidatuta zaudete 15:45ean gurekin batera egun hau ospatzera. Ez ahaztu zuen kamiseta morea ekartzea!!
- Pirritx eta porrotxen MARI MORE abestia eta bertsoak landuko dira (fitxa erabiliz, pasilotan murala egingo da mailaka)
- ALERTA MOREKO ABESTIAREKIN, koreografia ikasi eta ondoren eskola guztiak patioan dantzatu. Eguraldi txarra balego frontoian.
LH 1., 2. ETA 3. Zikloetan
- ALERTA MOREA taldearen abestia landu eta koreografia ikasi. Ondoren eskola guztiak patioan dantzatu. Eguraldi txarra balego frontoian.
- LH3-4 mailan, abestian agertzen diren esaldiak kartulinatan idatzi eta arratsaldean dantza egiten dugunean hauek bistaratuko ditugu. Kartel hauek gero eskolako elkarbizitza panelean jarriko ditugu.
LH 3. Zikloan
- “Volar” filma ikusi eta landu.
Eskolako sarrerek egun horretarako apaingarri berezia izango dute!!
Familiak ere gonbidatuta zaudete 15:45ean gurekin batera egun hau ospatzera. Ez ahaztu zuen kamiseta morea ekartzea!!
AZAROAK 25
Aurten ere Azaroak 25 hurbiltzen ari denez, eskolan dantzatuko den "Alerta Morea" abestia gurekin batera dantzatzera gonbidatzen zaituztegu.
Hemen dituzue abestia eta koreografia:
Eta Haur Hezkuntzako 2 - 3 - 4 eta 5 urtekoek "MARI MORE" abestia dantzatuko dute:
Animo eta denok dantzatzera!!!
Mila esker Josebari koreografia asmatzen eskaini digun laguntzagatik!!
2019-09-23
2019-2020 IKASTURTEARI ONGI ETORRIA
Kaixo familia,
Urtero bezala blog honetan gure taldearen berri izango duzue. Ikasturtean zehar hainbat ekintza antolatuko ditugu eta zuen parte hartzea ezinbestekoa zaigu.
Ikasturte ona izan.
Urtero bezala blog honetan gure taldearen berri izango duzue. Ikasturtean zehar hainbat ekintza antolatuko ditugu eta zuen parte hartzea ezinbestekoa zaigu.
Ikasturte ona izan.
2019-04-03
2019-03-15
MARTXOAK 8 "ZAINTZAK PLAZARA"
2019-02-22
NAZIOARTEKO HAUR MINBIZIA EGUNA ETA ASPANOGI
OTSAILAREN 15EAN NAZIOARTEKO HAUR MINBIZIAREN EGUNAREKIN BAT EGIN GENUEN. EGUN HAU APROBETXATUZ ASPANOGIRI AZOKA SOLIDARIOAN BATUTAKO DIRUA EMAN GENIEN.
2019-01-23
ESKERRIK ASKO!
Kaixo familia:
Joan zen ostiralean egindako AZOKA SOLIDARIOAN zuen
laguntzari esker lortutako diru kopurua 2100 € takoa izan da. Hori gauzatzeko
lagundu duzuen guztioi mila esker.
Aurrerago, Aspanogi elkarteko ordezkari eta El Ouafi familiarekin
elkartuko gara azokan bildutako dirua emateko.
Berriro ere eskerrik asko familia, Domingo Agirreko
ikasle, Olazabal institutuko ikasle eta irakasle eta azokara hurbildu zineten
herritar guztiak egun honetan gurekin egoteagatik.
DOMINGO
AGIRREKO ELKARBIZITZA TALDEA
2018-12-19
AZOKA SOLIDARIOA
Kaixo familia:
Aurten ere Azoka Solidarioa antolatzeko asmoa dugu. Beraz,
egoera onean eta soberan dituzuen jostailu, ipuin, CD, DVD eta mahai jolasak
jasotzen hasiko gara. Datorren
astelehenean, abenduak 17 eta asteartean abenduak 18, arratsaldeko 16,00etatik 16,30etara eskolako bigarren solairuan dagoen
bideo gelan jasoko ditugu.
Hurrengo astean
etorri ezin duzuenontzat,
urtarrilean beste bilketa egun batzuk jarriko ditugu.
OHARRA: aurten arropa, etxe tresna eta
horrelakorik ez dugu onartuko.
Agur eta mila esker aldez aurretik
ELKARBIZITZA DEFINIZIOA
AZAROAK 25
AZAROAK
25 PROPOSAMENA: AZAROAREN 23 AN OSPATUKO DA.
H.H. ETA L.H1
“Derrigorrezko musurik
ez” ipuina landu eta gaiarekin lotutako marrazkiak egin.
L.H 2
“Lo Malo”
abestiaren bertsioa( MADDALEN ARZALLUS)
abestiaren letra landu eta abestu. Eskola globo morez apaindu.
L.H 3
Beheko pasiloan
“INDARKERIAREN EGUTEGIA” osatu,
gaiarekin zerikusia duten albisteak inguruan itsatsiz.
AZAROAK 23 AN ARRATSALDEKO 15:30
ETAN FUTBOL ZELAIAN GURASO, IRAKASLE ETA IKASLEAK ELKARTUKO GARA KAMISETA MOREA
JANTZITA.
LURREAN “EZ, EZ DA!”
LELOA IDATZITA EGONGO DA LETRA HANDIEKIN ETA HAUEN BARRUAN KOKATUKO GARA
ARGAZKIA ATERATZEKO.
EZ HIZKIA: LH1
DA HIZKIA: LH2
EZ HIZKIA: LH3
HARRIDURA IKURRA:
HH
2018-2019 IKASTURTEA
Urtero bezala Elkarbizitza-Hezkidetza taldean lanean hasiak gaude eta zenbait ekintza aurrera eraman ditugu. Blog honetan hauen berri izango duzue!!
2017-03-21
MARTXOAK 8
Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna ospatu genuen. Hemen dituzue kalejiran eta txokolatadan ateraratako hainbat argazki.
2017-02-14
AZAROAK 25 MURALA
BIZITZAREN MOTORRA MAITASUNA DA
MILA ESKER DENOI ZUEN LAGUNTZARENGATIK ETA MURAL HONEN PARTE IZATEAGATIK!!!
2016-12-20
2016-12-02
AZOKA SOLIDARIOA
Aurreko ostiralean, hilak 18, Domingo Agirre eskolak "Elkartasun azoka" ospatu zuen.
Ekarritako guztia: jostailuak, arropak, liburuak, etxeko tresnak...erez saldu ziren.
Herriko jendeak oso erantzun ona eman zuen.
Jasotako dirua Aratz Aldai umeari laguntzeko da.
Eskolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu partehartzaile guztiei: guraso, laguntzaile, ikasle, irakasle...
Agur!
2016-11-11
2016-11-09
AZOKA SOLIDARIOA
AZAROAREN 18AN AZOKA SOLIDARIOA OSPATUKO DUGU BERRIRO, ANIMATU ETA ESKOLARA EKARRI ESKATUTAKOA. AURTEN ARATZEN ALDE LAN EGINGO DUGU.
MILA ESKER ZUEN LAGUNTZARENGATIK.
ELKARBIZITZAKO HELBURUAK
ELKARBIZITZA PROIEKTUA
Hezkuntza
prozesuan, eskolako kide guztien partaidetza aktiboa beharrezkoa da gure
eguneroko harremanak egokiak eta aberatsak izateko, giza eskubideak eta
bizikidetza demokratikoaren printzipioak errespetatzeko eta berdintasun
harremanak sustatzeko, mota guztietako bazterketak eta aurre-iritziak
gaindituz.
Aurtengo ikasturterako honako helburuak eta
ekintzak finkatu ditugu:
Ø Mailako tutoretza saioetan egiten diren ekintzak asteko programaketa
digitalizatuetan jasotzea.
Ø Taldeen kohesioa, adostokiaren erabilera eta gatazken ebazpenerako
estrategien lanketa indartzea eta sendotzea ziklo guztietan.
Ø Elkarbizitza positiboaren definizioa lantzeko euskarria sortzea.
Ø Emakume eta gizonezkoen arteko rol desberdintasunen inguruko
aurre-iritziak gainditzen laguntzea.
Ø Berdintasunaren inguruan eskola komunitate osoa sentsibilizatzea. Helburu
honekin, azaroaren 25ean, “Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna”
ospatuko dugu eta martxoaren 8an, Emakumearen nazioarteko eguna.
Ø Genero indarkeria eta sexismoak eragindako indarkeria mota guztiak
identifikatu eta prebenitzeko ikasleak prestatzea.
Ø Aniztasun guztiak onartuz, elkarrekin bizitzeko pertsonak heztea.
Ø Elkarbizitza/Hezkidetza gaiaren inguruan burutzen diren lanekin eskola
apaintzea.
Ø Hezkuntza komunitate osoaren harreman positiboak sustatzeko jarduerak
proposatzea: jostun tailerra, elkar-lanean eskolako hainbat lan burutzea
(konponketak, margoketak…)…
Ø Elkarbizitza/Hezkidetza astea antolatzea. Aurten Martxoaren 27-31
burutuko dugu.
Ø Elkarbizitza/ Hezkidetza azken festa eta bazkaria, ekainaren 3an,
larunbata, eskola komunitateko partaide guztiei zabaldua.
Ø Ikasleak hurbileko eta urruneko egoerekin sentsibilizatzea eta elkartasun
ekintzetan parte hartzea bultzatzea: Saharako bilketa, Siriarako eskola
materiala eta erropa, SOS afrika..
Ø “Azoka Solidarioa” azaroaren 18an antolatuko da. Eguraldi ona bada
Laubide kalean eta txarra eginez gero Azokako arkupetan.
Ø Elkarbizitza Planaren ezagutza ziurtatzea ikastetxera datozen partaide
berri guztiei.
Ø Elkarbizitza/Hezkidetza bloga eguneratua izatea..
2016-04-12
2015-03-26
2015-03-24
2015-03-22
2015-03-12
BERDINTASUNAREN ALDE
Elkarbizitza astea aurrera doalarik, hona hemen berdintasunari buruzko ausnarketa egiteko
egokiak diren zenbait liburu.
egokiak diren zenbait liburu.
LIBURUEN ZERRENDA: El dedo mágico - El secreto de aita / Aitaren sekretoa - Nik eserita egiten dut. Eta zer? - NIre aita etxekoandrea da. Eta zer? - Niri ez zait futbola gustatzen. Eta zer? - Urdaburutarrak - Marixorren deskuidoak - Arturo eta Klementina - Derrigorrez musurik ez / Ni un besito a la fuerza - Elmer - Bonobo betaurrekodunen benetako historia - Arrosa eta leuna.
Adibide gisa ikus ezazue bigarren zikloan ikasleekin landu dugun "Urdaburutarrak"
2015-03-09
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





























